Eskolarrek lan BIKAINA Bergarako lasterketan

BEREGARAKO eskolarren lasterketan izan ziren atzo gure TXIRRINDULARIAK! LAN BIKAINA EGIN ZUTEN GURE NESKA MUTILEK

2026, Maiatzak 03

Atzo, Bergaran jokatu zen eskolarteko txirrindularitza lasterketa giro apartarekin eta parte-hartze handiarekin. Bertan izan ziren BIZIPOZ Aloña Mendi taldeko gure txirrindulari gazteak ere, ilusioz eta gogoz beterik.

Arratsaldea benetan polita izan zen ikusleen animoak bidelagun. Gure neska-mutilek lan bikaina egin zuten, bakoitzak bere ahalmenen barruan ahalik eta ondoen lehiatuz eta, batez ere, kiroltasuna eta taldekide giroa erakutsiz.

Emaitzetatik harago, eguneko unerik hunkigarriena podiumean iritsi zen. Gure txirrindulariek keinu berezia egin zioten une honetan lesionatuta dagoen entrenatzaileari: podiumna berari eskaini zioten, bere lan eta dedikazio guztia eskertuz. Une benetan hunkigarria izan zen, taldearen batasuna eta balioak agerian utzi zituena.

Zorionak parte hartu zuten guztiei eta animo handiak gure entrenatzaileari sendatze bidean! 🚴‍♂️


Magdalena Gasolindegia
Ulma
Bizipoz Kafe
Egaralur

Eskolarrek lan BIKAINA Bergarako lasterketan