PIRINEOTARA IRTEERA UZTAILAK 18 - 19an

GABARDITO – BISAURIN – LIZARA - CANDANCHU Uztailak 18 Larunbata GABARDITO – BISAURIN – LIZARA Uztailak 19 Igandea LIZARA – IBON DE ESTANES - CANDANCHU Irteera, larunbatean goizeko 6tan Postetxe parean Izena emateko epea: Uztailak 9 Osteguna hasita-Uztailak 13arte Astelehena.

2026, Uztailak 09

GABARDITO – BISAURIN – LIZARA - CANDANCHU

Uztailak 18 Larunbata GABARDITO – BISAURIN – LIZARA Uztailak 19 Igandea LIZARA – IBON DE ESTANES - CANDANCHU

Irteera, larunbatean goizeko 6tan Postetxe parean

Izena emateko epea: Uztailak 9 Osteguna hasita-Uztailak 13arte Astelehena.

Nola: alonamendi.mendi@gmail.com helbidera idatziz.

Lekua: autobusa bete arte (22 leku)

Prezioa: 100 €

Lekua konfirmatua egoteko, bankuan dirua ingresatu egin beharko duzue esango dizuegun kontuan.

Larunbatean 15,8 km luzera eta 1375mko desnibela, 8ordutan egiteko

Igandean 18km eta 1200mko desnibela

 

Lizara-ko aterpetxean egingo dugu lo, bertan afaria eta gosaria izanik. Lizaran ez da

autobusik egongo, hortaz dena motxilan eraman beharko dugu. Mendian jatekoa

norberaren kontura. Izara-sakua behar da gauerako eta alokatu egin dezakezue (3€)

Ibilbide klasikoa da, GR11 eta Senda Camille-ko ibilbideak jarraitzen du.

Larunbatean Gabardito-tik(1375m) aterata, igoera jarraia batetan Foraton-go lepora (2020m) joango gara. Bertan, igoera harritsu eta gogor batetan Bisaurinera (2668m) igo. Bere ipar aldetik Plana Mistresa eta Lizara-ko aterpetxera (1505m) jeitsiko gara

Igandean Sierra de Bernera aldera igoko dugu, Valle de los Sarrios eta Trincheratik Ibon de Estanés-era jeisteko.GR11 jarraituta, Candanchu-ra helduko gara

Ez du zailtasun teknikorik baina Goimendiak dira eta entrenatuta joan behar da, luzerak eta desnibel inportanteak daudelako

Parte hartzeko federatuta egon behar da.



PIRINEOTARA IRTEERA  UZTAILAK 18 - 19an