Ulma Aloña Mendik Olakuako lasterketan taldeka irabazi du etxean
Ulma Aloña Mendi taldeak OlakuakoTxapelketa irabazi du Oñatin jokatutako kadeteen lasterketan. 60 kilometroko ibilbide gogorrean, Xuban Gorroiñok eskuratu du garaipena banaka. Etxeko taldeak lan bikaina egin eta taldekako txapela bereganatu du.
2026, Ekainak 15
Kadete mailako Euskadiko Txapelketa jokatu da gaur Oñatin, eta ikusle ugari bildu dira errepide bazterretan gazte txirrindularien lana gertutik jarraitzeko. Eguraldi bikainak lagunduta, parte-hartzaileek 60 kilometroko ibilbidea osatu dute, tartean Udanako eta Arregiko mendateak gaindituta.
Banakako sailkapenean, Xuban Gorroiño (Cafes Dromedario) izan da indartsuena eta Euskadiko txapeldunaren maillota jantzi du. Haren atzetik helmugaratu dira Daniel Diaz (Dimac Ipermaquina) eta Aimar Irizar (Ulma Aloña Mendi), hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuetan.
Etxeko taldeak, gainera, poz bikoitza ospatu du. Izan ere, Ulma Aloña Mendik taldekako sailkapena irabazi du, lasterketa osoan erakutsitako sendotasunari esker. Talde Oñatiarrak protagonismo handia izan du jardunaldi osoan eta Euskadiko txapelketan taldeka irabaztea lortu du.
Giro bikaina izan da Oñatin, eta Euskadiko txapelketak kadete mailako txirrindularitzaren maila handia erakutsi du beste behin ere.






