Unai Garaik entrenatuko du Aloña Mendiko gorengo mailako taldea datorren denboraldian

Unai Garaik entrenatuko du Aloña Mendiko gorengo mailako taldea datorren denboraldian

2025, Uztailak 11

Unai Garai Murua izango da gizonezkoen gorengoen mailako futbol taldearen entrenatzailea datorren denboraldian. Berarekin batera osatuko dute talde teknikoa Julen Murua Mesonerok eta Joseba Anduaga Elorzak. 

Aloña Mendiko gorengo mailako futbol taldeak badu entrenatzaile berria: Unai Garai Murua. Garai  2015 urtean hasi zen elkartearen futbol eskolan begirale lanetan, eta, zeregin horretan bizpahiru urtez aritu ondoren, alebinetan, infantil handi taldean, ohorezko kadete mailan eta jubenilen ohorezko mailan aritu izan da. 2024-2025 denboraldian futbol saileko koordinatzaile lanetan aritu da.

Gotzon Urzelai ordezkatu du Garaik eta ondoan izango ditu datorren denboraldian Julen Murua eta Joseba Anduaga.

Zorte  onena  opa diegu Unai eta  bere talde teknikoari!


Egaralur
Servicant
Coinbroker Oñati
Lana
Ederto Harakin Taldea
Oñabike
Alkideba
Iraipe
Argi
Soraluze Hotela
Txurru taberna
Mekalki
Eguzkialde

Unai Garaik entrenatuko du Aloña Mendiko gorengo mailako taldea datorren denboraldian