Ireki da 2026ean federatzeko epea. ✏️

Zergatik federatu triatloi egutegiko frogetan parte hartzeko?
Triatloi egutegiko froga guztietan parte hartzeko ez da derrigorra federatuta egotea. Badago aukera froga batzuetan federatu gabe parte hartzeko. Froga hauetan parte hartzeko, ordea, gainkostu bat ordaindu behar da froga horri dagokion segurua ordaintzeko. Seguru horrek froga horretarako bakarrik balioko du. Federatuta egonda, froga guztietarako balio izateaz gain, entrenamenduetan gertatu daitezkeen istripuak aseguratzen ditu.

Gainera, triatloi federazioaren lanari babesa ematen zaio, kirol honek behar dituen baliabideak izaten jarraitu dezan.

 

Zergatik federatu Aloña Mendirekin?
Taldea, triatloietan parte hartzeko beharrezkoak diren arropa, material, esfortzu froga eta bestelako gastuekin laguntzen saiatzen da posible den neurrian. Afizio berdintsuak dituen jendearekin harremantzeko lagungarria da. Gainera, 2026an frogarik antolatuko ez badugu ere, ohikoa da taldeak Oñatiko Duatloia antolatzea. Euskal Herriko triatloi ekosistemari bere ekarpena eginez.

Laister federazio ezberdinetako egutegiak partekatuko ditugu, hauek publiko egiten diren einean.

Informazio gehiago nahi izatekotan jarri gurekin harrenanetan! 🤙

 

 

Argazkia: Felix Sanchez (Fotorunners)