Gaur, Donostiako Antonio Elorza belodromoan, Gipuzkoako txirrindularitzaren denboraldi berriaren aurkezpena ospatu da. Ekitaldi honek eskolarteko eta kadete mailetako txirrindulariak izan ditu ardatz, etorkizuneko harrobia eta kirolaren oinarriak balioan jarriz.

 

Jardunaldi berezi honetan, kirolari gazteek, entrenatzaileek, familiek eta txirrindularitzaren inguruko eragileek elkarrekin partekatu dute ilusioa, konpromisoa eta ahalegina. Denboraldi berriak erronka berriak ekarriko ditu, baina baita ikaskuntza, hazkundea eta talde-lana sustatzeko aukerak ere.

 

Taldeak denboraldiari ekingo dio bere babesleen laguntzarekin: Bizipoz, ULMA, Egaralur eta Magdalena Gasolindegia, Gipuzkoako txirrindularitzaren garapenean duten konpromisoa berretsiz.

 

Aurreko denboraldian ikasitakoa oinarri hartuta, gazteek ilusioz eta indarrez jarraituko dute pedalei eragiten, eta Gipuzkoako txirrindularitzaren etorkizuna eraikitzen lagunduko dute